Ipurua gimnasia erritmikoko taldeak Espainiako Txapelketan izan dira

Kadeteek lortu zuten emaitzarik onena, 13. postuan sailkatuz
Ipurua gimnasia erritmikoko taldeak Espainiako Txapelketan izan dira
2025/11/25 15:57
Ekhi Belar

Castellón jokatu den Espainiako Txapelketan egon dira asteburuan Ipurua klubeko gimnastak. Emaitzei dagokienez, honakoa lortu dute klubeko taldeek: infantilak 60. izan dira 112 taldetik, kadeteek 13. postuan amaitu dute (118 taldek hartu zuten parte) eta jubenilek 95. amaitu zuten (160 talde aritu ziren).