Ipurua gimnasia erritmikoko taldearen asteburu bikaina Santanderren eta eskolarteko txapelketetan
Asteburu biribila osatu du Ipurua gimnasia erritmikoko taldeak, bai Espainiako Kopan bai Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan emaitza bikainak lortuta. Dominak, igoerak eta podiumak pilatu dituzte gimnastek, denboraldiko une garrantzitsuenetako batean.
Ostegunean eta ostiralean, Santanderren jokatutako Espainiako Kopan maila handiko lehia izan zuten aurrean, baina Ipuruako taldeek berriro erakutsi zuten elitean lehiatzeko gaitasuna dutela. Kadete base taldeak hirugarren postu bikaina eskuratu zuen, podiumera igoz txapelketako saio sendoaren ostean. Infantil base taldea seigarren izan zen eta jubenil base taldeak 21. postuan amaitu zuen.
Larunbatean, berriz, gaztetxoenen txanda iritsi zen eskolarteko txapelketarekin, eta handik ere emaitza onak ekarri zituzten. Infantil kategorian, Ipurua E taldeak bigarren postua lortu zuen, B kategoriara igotzeko txartela lortuz. Are ikusgarriagoa izan zen Ipurua M taldearen lorpena: lehen postua eskuratu zuen eta datorren denboraldian A kategorian jokatuko dute. Infantil B taldea hamargarren sailkatu zen.
Alebinetan ere lan bikaina egin zuten taldeek. Iturburu seigarren izan zen, San Andres zortzigarren eta Anaitasuna hamaikagarren.
Banakako probetan, Maren Etayo izan zen protagonista nagusietako bat, uztailarekin lehen postua eskuratuta. Odile Guenaga bosgarren sailkatu zen aparatu berean. Sokarekin, berriz, Uxue Kerejetak bederatzigarren postua lortu zuen, Ilaia Díaz zortzigarren izan zen, Elene Muniozguren bederatzigarren eta Maialen Cid hamargarren.
Alebin A mailan, Uxue Garcíak soka eta esku-libreko probetan hartu zuen parte, beste behin ere bere maila erakutsiz.