Ipurua gimnasia klubeko kadeteak bigarren izan dira Euskadiko Txapelketan
Datorren asteburuan Euskalgym txapelketan egongo dira BEC-en
2025/10/27
11:05
eta kitto!
Ipurua gimnasia erritmikoko klubeko infantilak, kadeteak eta jubenilak Azpeitiako kiroldegian jokatu den Euskadiko Txapelketan lehiatu dira asteburuan. Eibarko ordezkarien artean, kadeteak izan ziren onenak, bigarren postuan amaitu zutelarik.
Asteburu honetan zita garrantzitsua edukiko dute Eibarko gimnastek, Euskalgym txapelketaren XIX. edizioan arituko baitira BEC. Bertan, Euskal Herriko eta estatuko gimnastak lehiatuko dira eta Ipuruako infantilak, kadeteak eta jubenilak ere egongo dira. Kadeteek eta jubenilek zapatuan hartuko dute parte, eta infantilek domekan.