Ipurua kiroldegiak Euskadiko Apnea Txapelketa hartuko du bihar

Ekimenak 26 parte-hartzaile izango ditu, zortzi emakumezko eta 18 gizonezko
Ipurua kiroldegiak Euskadiko Apnea Txapelketa hartuko du bihar
2024/03/08 09:21
eta kitto!

Ipuruako igerilekuak hartuko du bihar 2024ko Euskadiko Apnea Txapelketa, Indoor Open mailakoa eta Espainiako Txapelketarako baliogarria. Klub Deportiboko Urpekarien batzordeak Euskadiko Urpeko Jardueren Federazioarekin antolatutako txapelketan estatika eta dinamika modalitateak praktikatuko dira eta guztira 26 parte-hartzaile izango ditu, zortzi emakumezko eta 18 gizonezko.

Euren artean izango da aurretik ere Euskadiko, Espainiako eta Munduko apnea txapelketetan izan den Garikoitz Iruretagoiena Klub Deportiboko apneista. Proba horiek 13:45ean hasi eta 20:30ak bueltan amaituko dira. Jardunaldia amaitzeko, bestalde, sari-banaketa egingo da, baina ekitaldi hori 100 urte betetzen duen Deporreko bulegoetan izango da.