Ipurua klubeko bost talde gimnasiako Eskolarteko Gipuzkoako txapelketa

Donostian izan ziren parte hartzen herriko ordezkariak
Ipurua klubeko bost talde gimnasiako Eskolarteko Gipuzkoako txapelketa
2024/04/24 16:00
eta kitto!

Aurreko asteburuan Donostian jokatutako alebin eta infantil mailetako Eskolarteko txapelketaren sailkapenak osatzeko bigarren fasea jokatuta, Ipurua klubeko bost taldek eskuratu dute Gipuzkoako Txapelketa jokatzeko txartela: Iturburuk alebin A eta B kategorietan, San Andresek alebin C kategorian, eta infantil A eta B kategorietan ere talde bana sailkatu da. Banakakoari erreparatuz, infantil B mailako Iraia Calles, Izaro Vazquez eta Marc Gabilondok lortu zuten finalerako sailkatzea.