Ipurua klubeko gimnastak podiumera igo dira Avilesen

Nahia Arguiz lehena izan da txapelketa orokorrean eta Nora Eizagirre bigarren banakakoan
Ipurua klubeko gimnastak podiumera igo dira Avilesen
2026/02/23 17:01
Ekhi Belar Errasti

Asteburu oparoa izan dute Ipurua gimnasia erritmiko klubeko gimnastek Avilesen (Asturias) jokatutako txapelketan. Lehiaketa maila handikoa izan da, eta eibartarrek berriro ere erakutsi dute egiten ari diren lanaren fruituak iristen ari direla.

Banakako oinarrizko kadete mailan, Nora Eizaguirrek bigarren postua eskuratu zuen, podiumera igota. Oinarrizko kadeteen taldeak, berriz, laugarren postua lortu zuen sailkapenean.

Bestalde, Nahia Arguizek txapelketa orokorra irabazi zuen, jardunaldi bikaina osatuta: pilotan laugarren izan zen eta uztaian lehen postua eskuratu zuen. Arrate Bascaranek ere emaitza aipagarriak lortu zituen, laugarren izan zelako uztaian eta bosgarren zingolan.

Igande honetan, martxoak 1, Gipuzkoako I. Benjamin Topaketa egingo du Ipurua klubak kiroldegian. Horrela, 11:3’etik 14:00etara gimnasia erritmikoa ikusteko aukera egongo da erdiko pistan eta bertan Eibarko klubeko sei taldek hartuko dute parte, ia 30 gimnasta arituko direlarik.