Ipurua klubeko gimnastek Gipuzkoako Amateur Txapelketari ekin diote
Gorane Mendibe, Lia Romano eta Naroa Perez irabazle izan ziren euren kategorietan
2026/02/02
11:27
Ekhi Belar Errasti
Asteburu honetan hasi da gimnasia erritmikoko Gipuzkoako Amateur Txapelketa eta Ipuruako klubeko hainbat gimnasta aritu dira bertan, emaitza esanguratsuak lortuz.
Gorane Mendibe, Lia Romano eta Naroa Perez irabazle izan ziren Senior B, Senior A eta Master B kategorietan, hurrenez hurren. Gainera, Lur Bilbao eta Irati Unamuno 2. sailkatu ziren Kadete B eta Jubenil A kategorietan, hurrenez hurren.
Emaitzak
Kadete B
- Lur Bilbao 2. postua
- Ainhize Iturraran 3. ostua
- Sebinda Mendy 9. postua
- June Etxaniz 10. postua
- Gadea Alberdi 15. postua
Kadete A
- Jare Bilbao 5. postua
Kadete B
- Ipurua T 6. postua
- Ipurua F 12. postua
Jubenil A
- Irati Unamuno 2. postua
Senior B
- Gorane Mendibe 1. postua
Senior A
- Lia Romano 1. postua
Master B
- Naroa Pérez 1. postua
- Irea del Rey 3. postua
- María Cruz 4. postua