Ipurua Klubeko gimnastek Tolosan lehiatuko dute asteburuan

Eibarko gimnastek maila handia erakutsi dute azken txapelketetan
Ipurua Klubeko gimnastek Tolosan lehiatuko dute asteburuan
2024/05/03 12:26
eta kitto!

Bihar eta etzi Ipurua Klubeko gimnasta federatuak lehian izango dira Tolosako Uzturpe pilotalekuan. Zapatukoan senior eta oinarrizko jubenil mailetako gimnastek izango dute hitzordua. Domekakoan, bestalde, Gipuzkoako Amateur Txapelketa da jokoan izango dena.

Jokatutako azken txapelketetako bidetik jarraitzen badute, podiumean izango ditugu berriro ere hainbat probatan.