Ipurua klubeko jubenilek Arabako Federazioaren txapelketa irabazi dute

Hurrengo asteburuko agenda bete-beteta dute maila ezberdinetako gimnastek
Ipurua klubeko jubenilek Arabako Federazioaren txapelketa irabazi dute
2025/10/06 16:29
eta kitto!

Arabako Federazioaren txapelketa jokatu zen zapatuan, urriak 4, eta Ipurua klubeko gimnastek lehen postua lortu zuten bertan. Emaitza zoragarria da, kontuan hartuta iazko taldetik Nidia Olasolok bakarrik jarraitzen duela. Beste taldekideak Uxue Etxeberria, Yuma Otalvaro, Nikole Aranbarri eta Itziar Alberdi dira.

Datorren asteburura begira, oinarrizko infantiletako, kadeteetako eta jubeniletako taldeak Xixili klubak Gernikako Jai-Alai frontoian antolatutako txapelketan egongo dira zapatuan, urriak 11. Gainera, Ane San Martin jubenila bakarka arituko da xingolarekin.