Ipurua, Urki eta Beheko Tokia nagusien egoitzek ENE! izeneko elkartea sortzen dihardute
Gaur egun Eibarren dauden lau nagusi elkarteetatik hiruk (Ipurua, Urki eta Beheko Tokia) elkarte berria sortzea erabaki dute.
2025/02/06
12:47
eta kitto!
Hainbat batzar egin eta gero, Eibarren dauden lau nagusi elkarteetatik hiruk (Ipurua, Urki eta Beheko Tokia) elkarte berria sortzea erabaki dute. Horrela, Untzaga gizarte zentroa izan ezik, beste hiru jubilatu-etxeak ENE! (Eibarko Nagusien Elkartea) izenekoa osatzera pasatuko dira laster. Elkarte berritik adierazi digutenez, “oraindik elkartea sortzeko prozesuan gaude, baina datozen hilabeetan eratuko da”. Behin-behineko logotipo modura erabiliko dutena ere helarazi digute, herritarren artean ezagutzera emateko.