Ipuruako anexoa asteburuan bakarrik erabili ahal izango da hemendik aurrera

Ipuruako anexoa asteburuan bakarrik erabili ahal izango da hemendik aurrera
2023/09/14 10:38
eta kitto!
Uda guztian zehar asteko edozein egunetan erabilgarri egon ondoren, aste honetan Eibar KE entrenamenduetara itzuli denez, Ipuruako anexoa asteburuetan bakarrik erabili ahal izango da aste honetatik aurrera. Horrela, urtarriletik egiten den bezala, asteburuetan erabili ahal izango da, baldin eta futbol taldeek partidu ofizialak jokatzeko erabiltzen ez badute.

Era berean, mugak egongo dira Eibar KE-ren gizonezkoen lehen taldearen partidua arrisku handitzat jotzen badute, instalazioa partidua hasi baino hiru ordu lehenago itxi egin beharko delako, eta neurketa amaitu eta ordubetera irekiko dutelako.

Hemendik aurrera, www.eibarkirola.eus webgunean (‘albisteak’ atalean) eta Udalaren webgunean kontsultatu ahal izango da Ipuruako anexoaren erabilgarritasuna.

 

Asteburu honi dagokionez, hauek dira anexoaren erabilgarritasun-ordutegiak:

 
















DATA HERRITARRENTZAKO ERABILGARRI DAGOEN ORDUTEGIA
Larunbata (irailak 16) 18:00 – 21:00
Igandea (irailak 17) 13:00 – 21:00

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943203240 telefono zenbakira.