Ipuruako anexoak hartuko du zapatuan Futbol Egokitutako Eibar Hiria torneoaren bigarren edizioa
2021/06/23
10:25
eta kitto!
II. Eibar Hiria torneoa formatu triangularrean jokatuko da eta, Eibar FT-rekin batera, Levantek eta Realak hartuko dute parte. Partiduak hamar minutuko lau zatitan banatuko dira eta bigarren eta hirugarrenaren artean bost minutuko atsedenaldia izango dute. Goizeko 10:00etan Eibar FT eta Levante izango dira aurrez-aurre, 11:00etan Valentziako taldeak eta Realak neurtuko ditzute indarrak eta, azkenik, eibartarren eta donostiarren artekoa izango da 12:00etatik aurrera. Behin norgehiagokak amaituta, 13:15ak aldera sariak banatuko dira.
Torneo horretako lehenengo edizioa 2019ko ekainaren 29an jokatu zen Unben eta orduko hartan Athletic-ek irabazi zuen txapela, aurrea hartuz Alaves, Osasuna eta Eibar FT-ri. Orduan giro bikaina izan zen Unben eta zapatuan ezingo da halakorik izan; dena dela, jarraitu beharreko neurrien barruan, ehun bat lagunei emango zaiei aukera partiduak jarraitzeko.