Ipuruako eta Orbeako igerilekuen itxiera puntuala, itzalaldi elektrikoagatik eta segurtasun arrazoiengatik

Gaur (asteartea) arratsaldean berriro ere irekitzea espero dute.
Ipuruako eta Orbeako igerilekuen itxiera puntuala, itzalaldi elektrikoagatik eta segurtasun arrazoiengatik
2025/04/29 13:06
eta kitto!

Atzo astelehena, apirilak 28, izandako itzalaldi elektrikoak eragina izan du Ipuruako eta Orbeako kiroldegietako igerilekuen funtzionamenduan, eta itxita egongo dira datozen orduetan.

"Neurriak erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko helburuari erantzuten dio, zerbitzua baldintza onenetan berrezartzeko beharrezkoak diren lan teknikoak osatzen diren bitartean", esan dute Udaletik. Instalazioetan lanean ari da lehenbailehen ireki ahal izateko eta, gaur (asteartea) arratsaldean berriro ere irekitzea espero dute.

 

[EGUNERAKETA 13:37an]

Jon Iraola alkateak sare sozialen bitartez jakinarazi du Ipuruako igerilekuak (txikia izan ezik, 14:00ak aldera egongo da prest) eta Orbeakoa martxan eta irekita daudela.