Ipuruako eta Orbeako kiroldegietako materiala berriztuko du Udalak

Ipuruako eta Orbeako kiroldegietako materiala berriztuko du Udalak
2024/01/08 12:25
eta kitto!
Makina, aparatu eta osagarri berriak erosiko ditu Udalak Ipuruako eta Orbeako kiroldegietarako. Gainera, yoga eta pilates ikastaroetarako beharrezkoak diren elementu batzuk ere berriztuko ditu; hala nola, gymball-ak, koltxonetako, halterak eta erresistentzia-zintzak.

Udalak 11.222 euroko inbertsioa egingo du kiroldegietarako materiala berrizteko eta Broker Kirol SL enpresari erosiko dizkio koltxonetak, neurri ezberdinetako diskoak eta halterak, barrak, bankuak, polea-zubi bat, AFW kukubilkatze-kaiola polearekin, eta abar.