Ipuruako etziko entrenamendua ateak zabalik egingo dute zaleentzat

Hodei Arrillaga, Jon Guruzeta, Patri Ojeda eta Carla Andrések sinadura saioa egingo dute
Ipuruako etziko entrenamendua ateak zabalik egingo dute zaleentzat
2024/09/04 10:39
eta kitto!

Barixakuan Ipuruan egingo den gizonezkoen lehen taldearen entrenamendua ateak zabalik direla izango da, zaleen gozamenerako. Ondoren, sinadura saioa egongo da Orsaixanen, gizonezkoen eta emakumezkoen taldeeetako jokalariekin. Hodei Arrillaga, Jon Guruzeta, Patri Ojeda eta Carla Andrés izango dira sinadura saio horretan.

Barixakuko entrenamendura gerturatu nahi dutenek Ipuruako 4. atetik sartu beharko dira harmailetara, 10:15etik aurrera. Entrenamendua 10:30ean hasiko da. Denda eta abonatuarentzako arreta ordutegia 09:30-14:00 izango da.