Ipuruako gimnasia erritmikoko zuzendaritzaren lana errekonoziduko dute biharkoan Coliseon
2023/12/30
15:45
eta kitto!
Carmen Barojak presidente karguan, Ana Perez diruzain bezala eta Angela Vita idazkari zereginetan azken urteotan egindako lan guztia eskertu nahi dute oraingoan Ipurua gimnasia erritmikoko klubekoek. Klubak kirol modalitate horretako liderra izaten jarraitzen du Euskal Herri mailan, eta estatuko onenekin ere izaten da lehian urteroko torneo garrantzitsuenetan. Gimnasten mailari eta entrenatzaileen lan bikainari zuzendaritzan jarraitu duten bide ezin zuzenagoa gehitu behar zaizkie.