Ipuruako gimnasta gazteenak Azpeitian lehiatuko dute asteburuan

Eskolartekoen lehen fasearekin izango dute hitzordua Eibarko gimnastek
Ipuruako gimnasta gazteenak Azpeitian lehiatuko dute asteburuan
2025/02/14 10:30
eta kitto!

Aurreko asteburuan amateur mailako lehen fasea Bergaran jokatu eta gero, oraingoan Eskolartekoen lehen fasearekin izango dute hitzordua Ipuruako gimnastek. Zapatuan eta domekan izango dira lehiaketa horiek, kasu bietan Azpeitian, biharkoan alebinen parte-hartzeaz eta etzi infantil mailakoekin. Zapatuan Ipuruako A, B eta C mailako alebinek zortzi ariketa aurkeztuko dituzte; domekan B eta C mailako infantilek beste sei.