Ipuruako gimnastak Espainiako Txapelketan eta Lirain Torneoan egon dira
Gorane Mendibe eta Kadete B taldea zilarrezko dominarekin itzuli ziren Gasteizetik
2026/04/21
12:40
Ekhi Belar Errasti
Asteburu betea izan da Ipurua klubeko gimnastentzat. Larunbatean, apirilak 18, Espainiako Txapelketa jokatu zen Oviedon eta Nora Eizagirre izan zen bertan. Eibartarrak 105. postuan amaitu zuen, etorkizunerako baliagarria izango den esperientzia batuz.
Ipuruako amateurrak, bere aldetik, Gasteizeko Lirain Torneoan aritu ziren emaitza txukunak lortuz. Gorane Mendibek (senior B maila) eta Kadete B taldeak zilarrezko dominak lortu zituzten pilotarekin, Irati Calles (Kadete A) 4. izan zen uztailarekin eta Naroa Perez (senior master maila) 6. sokarekin.