Ipuruako gimnastak Gasteizen lehiatuko dute asteburuan

Oskitxo Torneoan hartuko dute parte banaka eta taldeka
Ipuruako gimnastak Gasteizen lehiatuko dute asteburuan
2024/03/01 11:15
eta kitto!

Oskitxo Torneoan izango dira parte hartzen, bihar banakako modalitatean eta etzi taldekakoan. Gasteizen jokatuko den estatu mailako torneo horretako XVII. edizioan, zapatuko saioen barruan, Haizeder Arguizek 16:40ean egingo du bere ariketa, eta Nahia bere ahizpak 20:35ean du berearekin hitzordua.

Domekako saioan, berriz, Ipurua Oinarrizko Jubenil taldearen txanda izango da, horren kasuan goizeko 09:33ean.