Ipuruako gimnastak indartsu denboraldi amaieraren aurrean ere

Ipuruako gimnastak indartsu denboraldi amaieraren aurrean ere
2023/06/22 13:14
eta kitto!
Ipurua gimnasia erritmikoko kideei hiru aste besterik ez zaizkie geratzen denboraldia amaitzeko, baina maila bikainean dihardute azken lehiaketetan ere. Hilaren 28an Indira del Pinok maila indibidualeko Espainiako Txapelketa absolutuan hartuko du parte Valentzian; eta uztailaren 6tik 9ra Ourensen jokatuko den taldekako banakako txapelketan izango dira Nahia eta Haizeder Arguiz, eta Taldeen Espainiako Kopako 2. fasea izango du Ipuruako senior mailako klubak.

Azken aldian jokatutako torneoetan, bestalde, Ipuruako senior boskoteak Gimnasia Vitoria Nazioarteko Open Txapelketa irabazi zuen eta jubenil mailako taldea bigarren izan zen bere mailan. Bestalde, amateur Ligan lehiatzen duten gimnastek denboraldia agurtu zuten, A jubenil mailako eta B kadete mailako taldeek zilarrezkoa irabaziz, Ipurua M-k brontzea eskuratzen zuen bitartean. Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan Eibarko amateurrek lortutako emaitza bikainei esker, Ipurua P kadete eta Ipurua M taldeek A mailan lehiatuko dute hurrengo denboraldian; horrez gain, beste sei gimnastek (bina kadete, jubenil eta senior) A mailara igotzea ere lortu dute.

Ohikoari jarraituz, bestalde, klubetako gimnastek zenbait erakustaldi egin ditu ikasturte amaiera aprobetxatuz. Ipuruako kiroldegian 120 gimnasta izan ziren eta Untzagan ere antzerako kopurua.