Ipuruako gimnastek emaitza politak lortu zituzten Gasteizen

Maila paregabean ari dira herriko gimnastak
Ipuruako gimnastek emaitza politak lortu zituzten Gasteizen
2025/03/11 12:10
eta kitto!

Aurreko zapatuan gure herriko gimnastek Gasteizen eskuratutako postu aipagarrienen artean, Ane San Martinek jubenil base mailan Espainiako txapelketarako lortutako txartela eta kadete base taldeak Euskadiko txapelketan bereganatutako hirugarren postua daude. Hortik aparte, federatuen mailan Euskadiko Ligako lehen fasea jokatu zen, honako emaitzekin: Nahia Arguiz 10. postuan sailkatu zen, Haizeder Arguiz 15.a izan zen, eta Naroa Alonso eta Arrate Baskaran 25. eta 26. postuetan geratu ziren.