Ipuruako gimnastek Espainiako txapelketetan amaitu dituzte urteko lehiaketak
Senior mailako boskoteak 13. postuan amaitu zuen Iruñeako Nafarroa Arenan jokatutako txapelketa
2024/12/17
18:06
eta kitto!
Aurreko asteburuan Iruñeako Nafarroa Arenan jokatutako txapelketa horietan Ipuruako senior mailako boskoteak 13. postuan amaitu zuen, 60 talderen artean. Lehen errotazioan izandako akatsak kaltetu zien azken emaitza, bigarrenean bosgarren postuan geratu baitziren. Hiru zinta eta bi uztai erabiliz, erritmo biziari eutsi zioten tapiz gainean “The Hunger Games” pelikularen musika konposizioari jarraituz, zailtasun handiko lana burutzeko. Oinarri kategorietako Espainiako Kopan, bestalde, Maddi Teran eibartarra 21. postuan sailkatu zen, jubenil mailako 92 gimnasten artean.