Ipuruako gimnastek Gipuzkoako eskolarteko txapelketa jokatu zuten asteburuan

Zenbait gimnastek Gasteizen jokatuko den Euskadiko txapelketarako txartela eskuratu dute
Ipuruako gimnastek Gipuzkoako eskolarteko txapelketa jokatu zuten asteburuan
2025/05/13 11:32
eta kitto!

Zapatuan infantil eta alebin mailetako Gipuzkoako txapelketak jokatu zituzten eskolarteko gimnastek eta bertan izan ziren Ipuruako hainbat talde eta baita banakako ordezkariak ere. Horrela, infantil A mailan, banaka, Jare Bilbao bigarren geratu zen sailkapen orokorrean. Taldeka infantil B mailan Ipurua 11. postuan sailkatu zen, eta kideka Vanesa Varela hirugarren izan zen, Oier Gabilondo eta Ilaia Diaz laugarren geratu ziren, Miren de Andres eta Uxue Kerejeta bosgarren eta Odile Guenaga eta Elene Muniozguren zortzigarren.

Alebin A mailari dagokionez, taldeka La Salle bigarrena izan zen, kideka Nora Jainaga eta Maren Arza garaile izanik sailkapen orokorrean, eta Helena Olasolo eta Mara Lanas hirugarren geratuta. Alebin B mailan, Aiuria Luzar zazpigarren izan zen banaka. Eta alebin C mailan, taldekakoan, Iturburu laugarren izan zen, Eskolabarri bederatzigarren eta Anaitasuna hamabigarrena. Aipatutako emaitzekin, Gasteizen jokatuko den Euskadiko txapelketarako txartela eskuratu dute Vanesa Varelak, Jare Bilbaok eta alebin A mailako Ipuruakoek.