Ipuruako gimnastek hainbat domina eskuratu dituzte Euskadiko Txapelketan
Larunbatean San Andres Torneoa jokatuko da Ipurua kiroldegian, goizez eta arratsaldez
2026/10/19
15:33
Ekhi Belar Errasti
Euskadiko Txapelketa jokatu zen larunbatean, urriak 17, Leioan, eta Ipurua gimnasia erritmiko klubeko ordezkariek mila zoragarria erakutsi zuten, taldeka zein bakarka hainbat domina irabaziz.
Taldekako lehiaketan, oinarrizko infantilek eta jubenilek bigarren postuan amaitu zuten, eta junior absolutu taldek urrezko domina eskuratu zuen. Bakarkakoan, bestalde, Uxue Garcia 3. geratu zen eta Espainiako Txapelketarako sailkatu zen.
Orain, etxean aritzea tokatu zaie Ipuruakoei, larunbat honetan, urriak 23, San Andres torneoa jokatuko baitute Ipurua kiroldegian. Saioak goizez eta arratsaldez egingo dira, eta sarrera doakoa izango da. Beraz, Ipurua klubetik herritarrak gonbidatu nahi dituzte gimnasia erritmikoaz gozatzeko.