Ipuruako gimnastek urrea lortu zuten Oviedoko Gimnastikako Izarren Txapelketan
2023/12/05
10:04
eta kitto!
Ipuruako senior mailako taldeak txapela jantzi zuen aurreko zapatuan Oviedon jokatutako Gimnastikako Izarren Nazioarteko I. Txapelketan. Astebete lehenago, bestalde, Espainiako Kopako 3. fasearen barruan, Ipuruako boskoteak lan bikaina egin bazuen ere hiru pilota eta bi uztairekin, azkenean Nahia eta Haizeder Arguiz, Naroa Alonso, Indira del Pino eta Arrate Baskaranek osatutako taldean 10. postuan sailkatu zen aldaketa batean egindako akats batek penalizatuta. Hilaren 15ean Espainiako taldekako txapelketa izango dute jokoan Valladoliden.
Harrobiko oinarri-jubenil mailako taldeak, bestalde, azaroaren 25ean amaitu zuen denboraldia, Iruñeko Nafarroa Arenan jokatu zen oinarrizko taldeen txapelketan. Torneo hori txandakatze bakarrean egiten da, bi minutu eta erdi irauten duen ariketan, bertan talde bakoitza akatsak saihestu eta euren onena ematen saiatzen delarik. Maila bikaina erakutsi du denboraldi guztian taldea osatu duen June Araujo, Emile Zamakola, Maialen Apraiz, Elene Ramirez, Elene Lazpita eta Nahia San Martinek osatutako seikoteak.