Ipuruako igerilekua itxita egongo da zapatu arratsaldean

15:00etatik 20:00etara egongo da itxita
Ipuruako igerilekua itxita egongo da zapatu arratsaldean
2024/03/15 19:00
eta kitto!

Bihar, arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara, itxi egingo dute jendearentzat Ipurua kiroldegiko igerilekua, bertan benjamin mailako V. Ligaren jardunaldia jokatuko delako.

Bertan izango dira parte hartzen Eibar Igerixan herriko taldearen ordezkariak ere, euren onena eman eta podiumera igotzeko asmoarekin.