Ipuruako igerilekuko taberna atzo ireki zuten
Kanpoko igerilekuetako tabernak atzo inauguratu zuen udako denboraldia. "Zerbitzu horrek herritarrei eta bisitariei gune bikaina eskainiko die freskatzeko eta eguraldi onaz disfrutatzeko inguru atsegin batean", esan dute Udaletik.
Tabernaren ordutegia hauxe izango da: ekainaren 9tik uztailaren 31ra arte, 11:00etatik 20:30era; abuztuaren 1etik 31ra, 11:00etatik 20:00etara; eta, irailaren 1etik 28ra bitartean, 11:00etatik 19:00etara. Igerilekuak irailaren 29ra arte egongo dira zabalik.
Udako denboraldia martxa betean
Ekainak 7an, zapatua, zabaldu ziren kanpoko udal-igerilekuak, eta ur-txorrotak ere dagoeneka martxan daude. Instalazio hauek funtzionamenduan egongo dira irailaren 28ra arte, "herritarrei aisialdiko eta aire zabaleko aukera freskagarri bat eskaintzeko asmoz". Ipuruako kirol-instalazioen kanpoko igerilekuak eta Txaltxazelaiko ur-txorrotak egunero egongo dira eskuragarri, ordutegi zabalarekin, herritarreii erabiltzeko aukera emateko.