Ipuruako jaiak ospatuko dituzte hilaren 28an eta 29an

Hainbat urteko etenaren ondoren, bueltan dira auzoko jai hauek
Ipuruako jaiak ospatuko dituzte hilaren 28an eta 29an
2024/09/16 16:28
eta kitto!

Irailaren 28 eta29an Ipuruako jaiak ospatuko dira. Hamarkada batzuetako etenaldiaren ondoren, bueltan dira auzoko jai hauek eta bi eguneko egitaraua prestatu dute ekintza ezberdinekin.

 

Irailak 28, zapatua

08:30 – Mendi buelta (irteera eta amaiera Argatxan).

10:30 – Salda eta txorizoa Ipurua elkarte gastronomikoan.

11:00 – Txupinazoa (Argatxan)

11:30 – Herri-kirolak (Mogel ikastolako patioan)

Jarraian, triki-poteoa

15:00 – Bazkaria (Mogeleko patioan). Bazkalostean, Koralitoen emanaldia.

17:30 – Jolasak (Mogeleko patioan).

20:30 – Kontzertuak: ERRAMUNAK, MAKIS 37 eta MUGI PANDEROA.

 

Irailak 29, domeka

10:30 – Toka eta igel txapelketa (Ipuruako jubiletxearen eskutik elizaren parean).

11:30 – Skalextic zirkuituak eta txokolatada (Jazinto Olabe plazan)

12:00 – Auzoko hildakoen meza

12:30 – KAXAren erakustaldia (Jazinto Olabe)

13:30 – Bermutada eta DJ EUSTAH (Jazinto Olabe)