Ipuruako kadete A taldea nagusi izan zen Gipuzkoako Txapelketarako fasean
Yuma Otalvaro, Nidia Olasolo eta June Txurruka lehenengoak izan ziren euren kategorietan
2024/03/21
14:17
eta kitto!
Ohorezko postu asko eskuratu zituzten Ipuruakoek amateur mailako Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen 2. fasean. Taldekako emaitzetan, kadete A mailan eibartarrak onenak izan ziren eta senior A mailan bigarrenak. Bakarkako ariketetan, bestalde, jubenil A mailako Yuma Otalvaro lehenengoa izan zen eta postu bera lortu zuten Nidia Olasolok eta June Txurrukak senior A mailan.
Master kategoriara pasatuz, Alicia Etxaniz bigarren sailkatu bazen, Plus mailan Maddi Teranek lehenengo tokira heldu zen bi fasetako emaitzekin. Kadeteak ere ez ziren atzean geratu: Paula Gonzalezek eta Maren Larrañagak osatutako ekipoa bigarren izan zen bezala, Eider Morenok eta Arrate Aizpuruk osatutakoa hirugarren geratu zen.