Ipuruako kadete mailako gimnastak Granadan lehiatu dute
15. postuan sailkatu ziren 65 talderen artean
2025/05/06
13:12
eta kitto!
Aurreko maiatzaren 1ean Ipuruako kadete oinarriko taldeko gimnastek Granadan jokatutako Espainiako Kopan hartu zuten parte, bertan 15. postuan sailkatzeko 65 talderen artean. Noa Larrañaga, Maren Jainaga, Uxue Astarloa, Nora Eizagirre, Maddi Lanas eta Maddi Arrazola kadeteak gogoz atera ziren tapizera, eta trebezia erakutsi zuten bost pilotekin egiten dituzten jaurtiketa eta esku-aldaketetan. Asteburu honetan, bestalde, Gipuzkoako eskolarteko txapelketa izango da jokoan Irunen eta hor ere izango du presentzia Eibarko klubak, bost talde eta banakako txapelketan parte hartuko duten beste hiru gimnastekin.