Ipuruako Merkatu Plaza Elkartea, errelebo bila

Ipuruako Merkatu Plaza Elkartea, errelebo bila
2023/08/29 10:05
eta kitto!
IMP-Ipurua Merkatu Plaza Elkarteak batzarra deitu du irailaren 6rako (18:00etan). Prentsa-ohar batean adierazi dutenez, "oraintxe bertan, hiru gara elkartea daramagunak eta erreleboa behar dugu arrazoi pertsonalengatik. Jende berriari bidea eman nahi diogu proiektuaren buru izan daitezen; guk hor jarraituko dugu, baina bigarren plano batean eta laguntzeko prest. Energia berria, indarra eta talde indartsu bat behar ditugu amets egiten jarraitzeko".

Bost urtetan egindako ibilbidearen errepasoa egiten du talde eragileak, eta, bide batez, programatzen ari diren jardueren berri eman dute.

1

2

3

4