Ipuruako oinarri taldeko gimnastak Jerezeko Espainiako txapelketetan dihardute borrokatzen
2022/11/10
11:52
eta kitto!
Atzo hasi eta domekara arte iraungo duen txapelketan parte hartuko du gure herriko gimnasia taldeak. Cadizeko herri horretan jokoan izango den Espainiako Oinarrizko Taldeen Txapelketan jubenil mailako Naroa Alonso, June Araujo, Elene Ramirez, Elene Lazpita eta Nahia San Martinek osatutako boskoteak hartuko du parte. Taldea indartsu eta itxaropentsu doa, aurretik Euskalgym Torneoa bereganatu zuelako, Gipuzkoako txapelketan urrea eta Euskadikoan zilarra lortu eta gero. Bere debuta txapelketan bihar arratsaldez izango da.
Aurreko asteburuan, bestalde, Haizeder Arguizek Euskadiko txapela jantzi zuen kadeteetan eta Ane San Martin txapeldunorde izan zen jubeniletan. Emaitza horiekin biak sailkatu dira abenduaren erdialdean Zaragozan jokatuko den banakako oinarrizko Kopa lehiaketarako. Azkenik, senior absolutu mailan, Princess Cup - Ciudad de Oviedo txapelketan izandako Indira del Pinok laugarren postuan amaitu zuen, pilotarekin bigarren izan ondoren, eta Arrate Baskaran hamargarrena geratu zen.