Irati Agirreazaldegi nagusia Emakumeen V. Anaitasuna-Kakute Xake Txapelketan
Klub Deportiboko xakelariak nagusitasunez lortu zuen garaipena
2025/11/05
11:45
eta kitto!
Irati Agirreazaldegi Eibarko Klub Deportiboko xakelariak Emakumeen V. Anaitasuna-Kakute Txapelketa irabazi zuen urriaren 26an. Guztira, sei lagunek hartu zuten parte lehiaketan eta eibartarrak nagusitasunez lortu zuen garaipena. Agirreazaldegik zazpi puntu lortu zituen guztira.
Ligaxka erako txapelketa jokatu zuten bi itzulitara eta, Deporrekoen berbetan, “giro ederrean aritu ziren parte-hartzaile denak”.