Irigoienen "Txinako lau hiritan" argazki erakusketa hartuko du Topalekuak martxoaren 17tik apirilaren 2ra arte

Irigoienen "Txinako lau hiritan" argazki erakusketa hartuko du Topalekuak martxoaren 17tik apirilaren 2ra arte
2017/03/13 17:44
eta kitto!
Jose Luis Irigoien argazkilariaren “Txinako lau hiritan” erakusketa barixakuan, 19:00etan zabalduko da Topalekuan, ikus-entzunezko baten proiekzioak eta pintxo-poteak lagunduta. Apirilaren 2ra arte ikusgai egongo den erakusketan dauden argazkiekin liburua ere egin du Irigoienek eta, nahi duenak, interneten, Blurb plataforman erosteko aukera dauka, paperezko bertsioan zein PDF formatuan.

blurb