Irteera gidatu berriak Karakaten

Irteera gidatu berriak Karakaten
2016/03/24 00:21
eta kitto!
Soraluzeko Harrien Lagunak taldeak antolatuta, bisita gidatuak antolatu dira Aste Santuko hiru egunetarako: eguena (hilaren 24a), barixakua (25a) eta domeka (27a). Bisita horiek goizeko 10:00etan abiatuko dira Karakateko antenatik eta megalitismoaren inguruan jardungo dute, "baina aurkikuntza berriak erakutsiz". Joan-etorria 4-5 ordukoa izango da.