[IRUDIAK] Azken egunotako euriak kalteak eragin ditu herrian
2021/12/10
11:28
eta kitto!
Azken asteotan euria lagun izan dugu, baina azken orduotan jausi den kantitatea bereziki handia izan da. Horren ondorioz, zenbait arazo egon dira Eibar inguruko errepideetan eta kalteak eragin ditu trafikoan.
Mireia Alonsok bidali dizkigun argazkietan ikusi daitekeen bezala, Azitaingo poligonoan, Teknikerrera doan errepidean, lur-jausia egon da eta errepidea moztuta geratu da. Bestetik, sare sozialen bitartez beste irudi batzuk jaso ditugu, ABC enpresa ingurukoak, eta errepidetik ura nola jausten den ikusi daiteke bertan.
![IMG-20211210-WA0019-e1639131835655.jpg IMG-20211210-WA0019](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/img-20211210-wa0019-e1639131835655.jpg/@@images/image-0-eb812c3ad576a391b34d2f66ec3583e1.jpeg)
[video width="640" height="352" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2021/12/VID-20211210-WA0016.mp4"][/video]
[video width="640" height="352" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2021/12/VID-20211210-WA0017.mp4"][/video]
[video width="640" height="352" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2021/12/VID-20211210-WA0018.mp4"][/video]
Jon Iraola alkateak sare sozialen bitartez jakinarazi duenez, barianteak moztuta jarraitzen du bi lur-jausiren ondorioz, Elgetara doan errepidea moztuta dago zuhaitz bat erori ondoren, Unbera doan errepidea ere itxita dago luizi baten ondorioz, Txonta eta San Salvador arteko bidea itxita dago lur-jausi batengatik, San Kristobal kaleko 14 eta 16 zenbakien artean lur-jausia egon da eta zuhaitz bat jausi da Ipuruako despositura doan bidean.
Euriak Euskal Herri osoan eragin ditu ondorioak, baina Debabarrenean bereziki sortu ditu kalteak. Deba ibaiak gainezka egin du eta Barren aldizkariak jaso duen bezala, Mendaro isolatuta geratu da.
Osakidetzak, ostera, Mendaroko Ospitaleko arreta-zerbitzua bermatuta dagoela adierazi du sare sozialen bitartez.

![IMG-20211210-WA0020.jpg IMG-20211210-WA0020](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/img-20211210-wa0020.jpg/@@images/image-0-1cbfa0d991fada8e8df254fb05948a1f.jpeg)
![IMG-20211210-WA0009.jpg IMG-20211210-WA0009](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/img-20211210-wa0009.jpg/@@images/image-0-4217c77b9721a700d97ffddcd9b4a83d.jpeg)
![IMG-20211210-WA0010-e1639131814737.jpg IMG-20211210-WA0010](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/img-20211210-wa0010-e1639131814737.jpg/@@images/image-0-54fbe6fa0d9e4404fb8c810c0ba0dfa6.jpeg)
![IMG-20211210-WA0011.jpg IMG-20211210-WA0011](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/img-20211210-wa0011.jpg/@@images/image-0-0f6b60f3b541281a13747de7681e6611.jpeg)
![IMG-20211210-WA0019-e1639131835655.jpg IMG-20211210-WA0019](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/img-20211210-wa0019-e1639131835655.jpg/@@images/image-0-eb812c3ad576a391b34d2f66ec3583e1.jpeg)
[video width="640" height="352" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2021/12/VID-20211210-WA0016.mp4"][/video]
[video width="640" height="352" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2021/12/VID-20211210-WA0017.mp4"][/video]
[video width="640" height="352" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2021/12/VID-20211210-WA0018.mp4"][/video]
Jon Iraola alkateak sare sozialen bitartez jakinarazi duenez, barianteak moztuta jarraitzen du bi lur-jausiren ondorioz, Elgetara doan errepidea moztuta dago zuhaitz bat erori ondoren, Unbera doan errepidea ere itxita dago luizi baten ondorioz, Txonta eta San Salvador arteko bidea itxita dago lur-jausi batengatik, San Kristobal kaleko 14 eta 16 zenbakien artean lur-jausia egon da eta zuhaitz bat jausi da Ipuruako despositura doan bidean.
Euriak Euskal Herri osoan eragin ditu ondorioak, baina Debabarrenean bereziki sortu ditu kalteak. Deba ibaiak gainezka egin du eta Barren aldizkariak jaso duen bezala, Mendaro isolatuta geratu da.
Osakidetzak, ostera, Mendaroko Ospitaleko arreta-zerbitzua bermatuta dagoela adierazi du sare sozialen bitartez.
❗️? OHARRA ↪️ Euri jasak eta ibaiaren ur-goraldia direla eta, zailtasunak daude #Mendaro-ko Ospitalera iristeko.
Langile batzuk ospitalera sartu ahal izan dira, eta, beraz, osasun-arreta bermatuta dago gaur egun zentroan dauden 90 paziente ingururentzat. pic.twitter.com/0R5RtAgWX1
— Osakidetza (@osakidetzaEJGV) December 10, 2021