Isabel Coixet zuzendariaren "Nadie quiere la noche" emango dute Pagatxaren gaurko zine-forum saioan
2021/06/04
13:44
eta kitto!
Gaur arratsaldean, 18:30ean hasiko da Pagatxa emakume elkartearen zine-foruma, Portaleko areto nagusian. Oraingo honetan “Nadie quiere la noche”, Isabel Coixet Castillot zuzendariaren pelikula emango dute eta, ondorengo solasaldia dinamizatzen Izaskun Rodriguez Elkoro arituko da.
Eta astelehenean, berriz, “Emakumeak historia egiten” zikloaren baitan, Maria Zambrano Alarcon filosofari eskainitako bideo-forum saioa egingo dute, hori ere 18:30ean Portaleko areto nagusian. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, batean zein bestean parte hartzeko lehentasuna proiekzioaren osteko tertuliarako geratzen direnek izango dute, pandemiarengatik gehienez 28 lagunentzat tokia baino ez dago eta.