Isiltasun terapiaren inguruan jardun du Jesus Arizabaletak “Eibar” rebistan

Isiltasun terapiaren inguruan jardun du Jesus Arizabaletak “Eibar” rebistan
2023/12/26 18:36
eta kitto!
Yoga eskolak, estoikoen eskola eta Maria Montessori dira Eibar rebistako artikuluan aipatzen dituen izen batzuk gai horrekin lotuta. Batez ere, isiltasunak estresaren aurka dituen propietateetan zentratzen da egilea, beste autore batzuek esandakoaren inguruan hausnartzerakoan. Elgoibarren egin zuten “Pleno Universal del Silencio”-rekin batera, Luciano Bernardi mediku eta melomanoa, Daniel Sanchez Martinez neuropsikologoa, Nellie Bowles kazetaria, Timnit Gebru (Adimen Artifiziala) eta Ana Basa meditazio irakaslea ere agertzen dira bere kolaborazioan.