“Israel hemen ere hasten da. Sionismoarekin harremanak Euskal Herrian” liburuxka aurkeztuko dute gaur arratsaldean
Aurkezpen-hitzaldia 18:30ean hasiko da, Arrate Kultur Elkartean.
2025/11/14
14:50
Silbia Hernandez Arrazola
Sionismoarekin Euskal Herrian diren harremanez osatutako liburuxka aurtengo apirilean kaleratu zuten eta, hiriburuetan aurkeztu eta gero, orain herririk herrik ari dira ezagutzera ematen. Palestinarekiko elkartasuna antolatzeko helburuarekin Euskal Herriko herri-mugimenduko hainbat eragile eta kolektiboz osatutako Palestinarekin Elkartasuna plataformak editatutako liburuxka da du. Fanzinea, funtsean, Israelgo entitate sionistaren eta Euskal Herriko hainbat erakunde, enpresa eta eragileren arteko harremanak agerian uzteko asmoz egindako txostena da. Fanzinearen argitalpena ‘Israel desegite aldera, harreman guztien haustura’ kanpainaren baitan kokatzen da, eta aipatutako harremanen aurkako ekintzak abiatu nahi ditu ekimenak.
