Istripua gertatu da bariantean

Istripua gertatu da bariantean
2024/01/08 16:15
eta kitto!
Bi autok talka egin dute bariantean gaur 15:00ak inguruan. Lekukoen arabera, hiru gazte zeramatzan Opel Astra baten eta emakume bat eta bi ume zeramatzan Renault Scenic baten artean gertatu da istripua, eta horren ondoren, beste auto batek Renault Scenenica jo du atzetik.

Istripuaren ondorioz, bidea moztuta geratu da auto-ilarak sortuz, eta Ertzaintzak trafikoa Estaziño kaletik desbideratu du.