Isunak kalean txiza egiteagatik eta kartoia pilatzeagatik
2012/01/31
00:00
eta kitto!
Udalak herriaren erdialdean bizi direnekin egindako bileran jasotako kexetako bateri erantzuna emateko neurriak hartu ditu eta, horren harira, bihartik aurrera norbait kalean txiza egiten harrapatuz gero isuna ipiniko diotela iragarri dute udaltzainek. Gauza bera gertatuko zaio kartoia eta papera jasotzeko edukiontzietatik kanpo horrelakoak lagatzen harrapatzen dutenari. Isunak 150 euro eta 300 euro bitartekoak izango dira. Aurretik ere jokabide desegokiei lotutako beste isun batzuk aplikatzen hasita zeuden herrian, hala nola txakurren gorotzak ez jasotzeagatik edo graffitiak egiteagatik.