Italia eta Suitzako txotxongiloak ekarriko dizkigu Titirijai Nazioarteko Jaialdiak
2017/11/24
13:23
eta kitto!
Azaroko azken astean Tolosan Titirijai Nazioarteko Jaialdia egingo dela aprobetxatuta, urteroko moduan Eibarren ere txotxongiloekin gozatzeko aukera izango dugu. Bihar arratsaldeko 17:00etan “Euriaren gizona” eskainiko du Italiatik datorren Michelle Cafaggik Coliseoan. Ia ordubeteko iraupena izango duen ikuskizunean ez da berbarik egiten eta lana 3 urtetik aurrerako umeentzat zein familientzat egokia da: “Ikuskizun komiko eta magikoa, bidaia miresgarria eta bisuala, gauza txikien magiaz, urez eta xaboiez beterik”. Sarrerak 5 euro balio du.
Eta martitzenean, berriz, Suitzako Guignol Arroulettesek “Nire etxe ostean” izenburuko lana aurkeztuko du, 15:00etan Hezkuntza Esparruko aretoan, bereziki ikasleentzat pentsatuta programatu duten saioan.