Italiako zirkoaren ikuskizun berria

Italiako zirkoaren ikuskizun berria
2014/02/14 00:00
eta kitto!

Orain dela egun batzuk Azpeitian egindakoaren bidetik, iaz ere gurean egon zen Italiako Zirkoak Bravo Bravissimo ikuskizun berria eskainiko du Eibarren, Torrekua kalean (Eroski parean) ipini duen karpan. Zirkoko arduradunen hasierako asmoa bakarrik astelehenera arte egotekoa zen, baina sarreren salmentak izan duen arrakasta ikusita, hurrengo asteburuan ere Eibarren egongo direla eman dute aditzera gaur bertan. Azken hileak Euskadin, herri batetik bestera ibiltzen den zirkoak espektakuloari hainbat berritasun gehitu dizkio. Hogeitasei artistak eskainitakoen artean, besteak beste, pailazoak, kontortsionistak, laser-gizona, gautxoak, magia ikuskizunak, malabarak, trapezio-balanze numeroa, hula-hopa eta beste batzuk ikusteko aukera izango da. Gaur funtzio bi eskainiko dituzte (18.00etan eta 20.30etan); zapatuan eta domekan, berriz, hiruna funtzio egingo dituzte, bat eguerdian (12.00etan) eta beste bi arratsaldean (17.00etan eta 19.30etan); eta astelehenean funtzio bakarra egongo da, arratsaldeko 18.00etan. Funtzio bakoitzaren aurretik, ordu bi lehenago txarteldegia zabalduko dute, nahi duenak sarrerak erosteko. Tokiaren arabera prezioa merkeagoa ala garestiagoa izango da (10-15 euro bitartean) eta, horrekin batera, promozio bereziak daude. Informazio gehiagorako ilcircoitaliano.com webgunean begiratu. leike.