Itur-Ondo elkarte gastronomikoak 50. urteurrena ospatu du

Hiru bazkide sortzaile omendu dituzte.
Itur-Ondo elkarte gastronomikoak 50. urteurrena ospatu du
2026/09/28 11:08
Silbia Hernandez Arrazola

Aurreko zapatuan, irailaren 26an ospatu zuten 50. urteurrena Itur-Ondo elkarte gastronomikoko bazkideek. Bista Eder kalean dagoen elkartean, hamarretakoa eginda hasi zen ospakizuna eta, jarraian, omenaldia egin zieten Gilberto Bilbao, Jose Luis Miranda eta Patxi Gonzalez bazkide-sortzaileei. Amaitzeko, elkarrekin bazkaldu zuten bazkideek.