Itxi dute Bittor Sarasketa kalean aldi baterako zabaldu zuten aparkalekua
2026/06/05
11:21
Silbia Hernandez
Bittor Sarasketa kalean aldi baterako irekita egon den aparkalekua itxi dute, bertan etxebizitzak eraikitzeko asmoa dago eta. Eibarko Udalak jakinarazi duenez, orubearen jabeek Udalari aldi baterako eta doan utzitako espazioa da. Atzo itxi zuten arte, 2020tik darama aldi baterako aparkalekuak erabilgarri, Errebal berrurbanizatzeko obren eraginez galdutako plazak konpentsatzeko. Bestalde, Eibarko Udalak gogorarazi du herriko aparkaleku beharrari erantzuteko lanean jarraitzen duela. Horrela, plaza berriak sortzeko proiektuak ari dira garatzen Larrañaga y Elorza eraikinean, baita Ubitxa-Urki aldean ere, herriko mugikortasuna eta aparkalekueskaintza hobetzeko helburuarekin.