Itzalaldiaren ondorioz bertan behera laga zuten Kera elkartearen hitzaldia hilaren 26an egingo dute
'Resistencia romaní' izenburua du emakume ijitoen elkarteak Andretxean eskainiko duen solasaldiak
2025/05/15
13:33
eta kitto!
Orain dela pare bat asteko itzalaldiaren ondorioz bertan behera laga zuten Kera elkarteak eskaini behar zuen hitzaldia. Beraz, data berria jarri dute eta hilaren 26an egingo da, 18:00etan, Andretxean.
Kera emakume ijitoen elkartearen hitzaldiak 'Resistencia romaní' izenburua du eta ijito herriaren historia ikuspegi feministatik ezagutzera emango da bertan. "Gaur eta atzo erreferente diren emakume ijitoei ahotsa eta ikusgarritasuna emango diete hitzaldian, eta gaur egun oraindik nagusi den genero ijitofobiari edo genero antigitanismoari eta horrek komunikabideetan duen eraginari buruz hausnartuko dute", antolatzaileen berbetan.