Itzulia Women lasterketaren 3. edizioko ibilbidea aurkeztu dute
Maiatzaren 10etik 12ra arte jokatuko da Itzulia
2024/04/24
09:41
eta kitto!
Atzo aurkeztu zuten Gasteizen OCETA Eibarko enpresak antolatzen duen Itzulia Women lasterketa. Hiru etapa izango ditu probak, eta guztira 360 kilometro inguruko ibilbidea osatuko dute txirrindulariek. Maiatzaren 10etik 12ra arte jokatuko den Itzuliak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatuko ditu, Donostiako Bulebarrean amaitzeko.
Lehen etapa Gasteizen hasi eta Elgoibarren amaituko da, 140 kilometro egin ondoren; bigarrenak Basaurin izango du abiapuntua eta helmuga; eta hirugarrena Donostian ahsi eta amaituko da. Edizio hau aurreko biak baino menditsuagoa izango da, bederatzi mendate puntuagarri izango baititu: lehen mailako bat, bigarren kategoriako bi eta hirugarreneko sei.