Itzuliaren bosgarren etapa Eibartik pasatuko da gaur arratsaldez

Itzuliaren bosgarren etapa Eibartik pasatuko da gaur arratsaldez
2022/04/08 eta kitto!
Gure herriko txirrindularitza zaleek asteburu betea izango badute ere, gaur horren aitzindari izango dugu Mallabian amaituko den Itzulia Basque Country-aren bosgarren etapa. Helmuga horren bila lasterketa 17:00ak bueltan pasatuko da Eibartik. Txirrindulariak Elgetatik jaitsiko dira eta, J.A. Mogel, Sostoatarren eta Juan Gisasolatik jarraituz, Untzaga plaza zeharkatuko dute, San Andres pasealekua eta Torrekuatik herria atzean laga eta Mallabiko helmugaren bila.

Bihar jokatuko den seigarren eta azken etapa, bestalde, Eibarren bertan hasiko da eta Arraten amaituko. Hori dela-eta, erdiko kaleak goizeko 08:00etatik peatonalizatuko dira. Arratera doazen errepide guztiak ere itsiko dira arratsaldean, 15:00etan. Lasterketa Untzagatik abiatuko da, 14:00etan, eta bitan pasatuko da Eibartik gero: lehenengo aldiz 16:00ak bueltan etorriko da eta, Maltzagatik sartuta, txirrindulariek Azitaingo poligonotik igoko dute Arratera; bigarren pasean Eibarko kaleetatik ikusteko aukera izango dugu, Amaña auzotik igota Arrateko helmugararen bila joan aurretik. Etapa amaiera 17:30ak bueltan izatea aurreikusten da.