IV. Eibarko Txakurkrosa giro bikainean jokatu zen aurreko domekan
Euskadiko Txakurkros Ligako proba nagusian Iñaki Rodriguez eta Olatz Zabala izan ziren garaileak. Lehenengoak, Ika txakurra lagun zuela, 34 minutu eta 3 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzen zuten 9 kilometroak egiteko; Olatz Zabalak, bestalde, 41 minutu eta 59 segundo behar izan zituen. Arraten hasi eta amaitu zen proban -hori bai, Kalamuatik pasatuta-, Lander Parrak (38:22) eta Xabier Agirrek (39:21) osatu zuten podium bat, eta Maite Sanchezek (44:13) eta Aida Maria Malesek (45:34) bestea.
Aurretik jokatutako bikejorin modalitatekoan, hau da, bizikleta gainekoan, Ekaitz Erauskin eta “Turbo” izan ziren onenak (19:51), Xabier Diliz bigarrena minutu erdira helmugaratuz. Proba horretan Andoni Mayo eta “Dexter” hirugarren izan ziren 7 kilometroko proba gogor horretan. Azkenik jokatutako herri mailakoak bakarrik 2 kilometro izan zituen eta Olabeko zelaian jokatu zen. Hor Oier Sanchez izan zen onena gizonezkoetan, David Cabrero eta Yeray Peredaren aurretik; emakumezkoetan, berriz, Naiara Mujikak, Malen Amuategik eta lehen aipatutako Nagore Angiozarrek osatu zuten podiuma.