Iván Gil SD Eibar-era itzuliko da 2029ra arte

Orain dela bi denboraldi lagata ibili ondoren, Eibarrek Las Palmas taldetik fitxatu du orain erdilari kataluniarra
Iván Gil SD Eibar-era itzuliko da 2029ra arte
2026/07/08 18:32
Ekhi Belar Errasti

Iván Gil da SD Eibar-ek 2026/27 denboraldira begira egiten duen bigarren fitxaketa. Las Palmas taldetik dator erdilari kataluniarra eta 2029ra arte fitxatu du Eibarrekin, baina ez da ezezaguna Ipuruako zaleentzat.

Orain dela bi denboraldi, neguko merkatuan iritsi zen lagata Eibarrera Ivan Gil. 11 partida eta 467 jokatu zituen Hypermotion Ligan eta asistentzia bat eman zuen. Ez zen jokalari erabakigarria izan, baina ez zuen lan txarra egin eta orain berriz ekartzea erabaki du talde eibartarrak.

Espanyol taldeko harrobian hazia, Gilek 26 urte ditu eta azkenengo denboraldian 26 partida jokatu zituen Las Palmasekin, bi gol sartuz.

 

López eta Arrillaga berrituta

SD Eibar-ek beste bi jokalariren kontratuak berritu ditu azken egunotan, biek ala biek 2029ra arte: Luis López atezaina eta Hodei Arrillaga atzelaria. Lópezek Errege Kopan hiru partida jokatu zituen iaz eta Arrillagak protagonismo gehiago izan zuen taldean, Ligan zortzi partida jokatuta (aureko denboraldian 31 jokatu zituen).